munDUA

Europako Batasunak 400 milioi eurotik gora bideratuko ditu Haitira

122 milioi euro giza laguntzarako izango dira eta 300 bat berreraikitze lanetarako. Diru laguntzaren erdia epe ertain eta luzera erabiliko du. Asteartean izan zen lurrikara, eta hondamendia eragin du.

2010eko urtarrilaren 18a
14:12
Entzun
Europako Batasunak (EB) jakinarazi du premiaz 229 milioi euro bideratuko dituela Haitira, lurrikarak sortutako kalteei erantzuteko asmoz. 229 milioi euro horietatik 122 giza laguntzarako izango dira eta 107 berehalako berreraikitze eta osatze lanetarako.

EBko Ministroen Kontseiluak beste 200 bat milioi euro gordeta ditu bere aurrekontuetan Haitirako, epe ertain eta luzerako erabiltzeko, herrialdea berraikitzeko eta osatzeko.

Asteartean izan zen lurrikara Haitin, Richter eskalan 7 gradukoa. Hango Gurutze Gorriaren arabera, 50.000 lagun inguru hil dira. "Horretaz gain, uste dugu hiru milioi pertsona kaltetu direla; zauritu direnak edota etxea galdu dutenak dira horiek". Hamar milioi biztanle ditu Haitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.