Europako Batasunak Migrazioen Argibide eta Kudeaketarako Zentroa (Cigem) ireki zuen atzo Mali herrialdean. EBra etorri nahi dutenei informazioa zabaltzea da egitura horren zeregina. Etorkinentzako Afrikako lehendabiziko zentroa izango da eta Europako Batzordeak hamar milioi euro jarriko ditu hurrengo bost urteetan zentroarentzat.
Cigemen inaugurazioan Maliko presidente Amadu Tumanik, Europako Batzordeko Garapen komisario Louis Michelek eta Frantziako Immigrazio ministro Brice Hortefeuxek parte hartu zuten. Azken horrek zera adierazi zuen: «Migrazioak antolatu behar dira; legez kanpoko immigrazioa gezurrezko eldorado baten amets eroa da. Alabaina, Frantziaren zein Europako Batasunaren immigrazio politikak ez dira inoiz Afrikaren aurka egingo; bai, ordea, harekin elkarlanean».
Europako Batasunak etorkinentzako Afrikako lehen zentroa ireki du
Migrazioa mugatzea izango da erakundearen lana, eta, horretarako, hamar milioiko aurrekontua izango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu