MUNDUA

Europako Batasunean sartzeko hautagaitza erretiratu du Islandiak

Gunnar Bragi Sveinsson Atzerri ministroak eman du Islandiako Gobernuaren erabakiaren berri.

Reykjavik Islandiako hiriburuko irudi bat. MIKKO PIHAVAARA / EFE
2015eko martxoaren 12a
11:33
Entzun

Erabakia Europako Batasunari jakinarazi dio jada gobernuak, Europako Batzordeari eta egun konfederazioaren presidentetza duen herrialdeari —Letoniari— igorritako gutun baten bidez.

Independentziaren Alderdiak irabazi zituen bozak Islandiako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2013ko apirilean. Eskuineko bi alderdien kanpainako promesa nagusietako bat izan zen Europako Batasunean sartzeko negoziazioak amaitzea.

321.000 biztanle bizi dira irlan, eta ia bi herenek ez dute sartu nahi EBn. Gehienek, ordea, aurreko gobernuak hasitako negoziazioak amaitzea nahi lukete. 2009an eskatu zuen formalki EBn sartzea. 28 kide ditu gaur egun batasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.