Mundua

Europako Batasuneko herriek "elkarrekin" bilatuko dute Kosovorako "konponbidea"

2007ko irailaren 8a
15:21
Entzun
Europako Batasuneko (EB) herriek Kosovorako "konponbidea" elkarrekin bilatzeko konpromisoa hartu dute gaur, "garrantzitsua delako EBren sinesgarritasunerako eta Balkanetako egonkortasunerako". Kanpo Harremenetarako ministroek bilera egin dute Portugalen, Viana do Castelon.

"Prozesuaren bukaeran ez nuke nahiko, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak Kosovoz euren jarrerei tinko eusten dien bitartean, Europak batere ez izatea", esan du Luis Amado portugaldar ministroak.

Abenduaren 10ean erabaki bat hartu beharko dute Kosovoz. Serbiatik independentzia lortzeko helburua dute kosovoar gehienek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.