Von der Leyenek adierazi du Europako Batzorde "geopolitikoa" osatu nahi duela, "multilateralismoaren zaindari" izango dena. "Badakigu indartsuagoak garela bakarrik egin ezin duguna elkarrekin egiten dugunean". Bestalde, "immigrazio ordenatua eta arautua" aipatu du batzordearen lehentasunezko helburuen artean.
Eratuko den batzordeak hiru "presidenteordetza exekutibo" izango ditu: "Ingurumen Politika, Frans Timmermans herbeheretarraren esku egongo dena; Agenda Digitala, Margrethe Vestager daniarraren ardurapean, eta Ekonomia arlokoa, Valdis Dombrovskis letoniarrak gidatuta".
Hauek izango dira Europako Batzordeko gainontzeko kideak: Josep Borrel, Atzerri Politika arduraduna; Vera Jourova, Balioak eta Gardentasuna; Margaritis Schinas, Bizimodu Europarraren Defentsa; Maros Sefcovic, Erakundeen Arteko Harremanak; Dubravka Suica, Demokrazia eta Demografia; Phil Hogan, Merkataritza; Paolo Gentiloni, Ekonomia; Johannes Hahn, Aurrekontua; Didier Reynders, Justizia; Sylvie Goulard, Industria eta Merkatu Digital Batua; Nicolas Schmit, Enplegua; Jutta Urpilainen, Nazioarteko Elkarteak; Laszlo Trocsanyi, Auzotasun eta Hedatzea; Helena Dalli, Berdintasuna; Janusz Wojciechowski, Nekazaritza; Elisa Ferrera, Kohesioa eta Erreformak; Rovana Plumb, Garraioa; Mariya Gabriel, Berrikuntza eta Gaztedia; Stella Kyriakides, Osasuna; Kadri Simson, Energia; Virginius Sinkevicius, Ingurumena eta Ozeanoak; Janez Lenarcic, Krisien Kudeaketa, eta Ylva Johansson, Barne Kontseilaritza.