Oliver Bailly Europako Batzordeko bozeramaileak adierazi Kataluniak independentzia lortuko balu EB Europako Batasunetik geratuko litzatekeela eta ondoren, EBn sartu nahiko balu, ohiko bidea jarraituko beharko lukeela.
Malguago mintzatu zen abuztuaren bukaeran Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Esan zuen "nazioarteko ordenuaren barruan konponbideren bat" aurkitu beharko litzatekeela.
Baillyk aitortu du badakitela gaur Bartzelonan Katalunia, Europako hurrengo estatua lelopean manifestazioa izango dela, baina azaldu du Europari ez dagokiola EBren baitan den estatu bateko halako kontuez iritzia ematea.