Nazioartea

Europako Batzordeko egoitza hustu egin behar izan dute, maleta susmagarri bat atzeman dutelako

Europako Batzordeko Bruselako egoitza nagusia hustu egin behar izan dute gaur goizean, egoitzaren atzeko kalean utzita zegoen maleta susmagarri bat atzeman dutelako. Poliziak inguru guztia hesitu eta errepidea moztu du urtebetez. Maleta ireki dutenean, ordea, barruan paperak eta botikak zeudela ohartu dira, eta egoera normaltasuna iritsi da minutu gutxiren buruan. Hasiera batean, Bruselako egoitza bonba-mehatxu bategatik hustu dutela zabaldu dute Europako Batzordeko iturriek.

2004ko martxoaren 29a
14:08
Entzun
'Bredel' eraikinaren atzeko aldean aurkitu duten maleta batek piztu du alarma gaur goizean Bruselan. Poliziek maleta ireki eta paperak eta botikak topatu dituztenean, "auto batera igo eta maleta bide bazterrean utzi duen baten batena" dela esan dute poliziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.