Europako Batasuna

Europako Batzordeko lehendakari izatea onartu du Durao Barroso Portugalgo lehen ministroak

Jose Manuel Durao Barroso izango da Europako Batzordearen hurrengo lehendakaria. Hain zuzen ere, Barrosok gaur jakinarazi du ofizialki EB Europako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek kargu berri hori hartu dezan egindako proposamena onartzen duela. Halaber, utzi egin du Portugalgo lehen ministro kargua. Barroso EBko buruzagien kontsentsuzko hautagaia da.

2004ko ekainaren 29a
16:02
Entzun
Hain zuzen ere, EB osatzen duten 25 estatuetako agintariak gaur arratsaldean bilduko dira Bruselan Europako Batzordeko hurrengo presidentea izendatzeko. Ondoren, Europako Legebiltzarrak oniritzia eman behar dio estatuburu eta gobernuburuek erabakitakoari. Nolanahi ere, kontsentsuzko hautagaia da Portugalgo lehen ministroa, eta, beraz, ez du ematen zailtasunik izango duenik galbahe hori pasa eta datorren azaroaren 1ean Romano Prodiren lekukoa hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.