EUROPAKO GIZARTE FOROA. Poliziarekin liskarrak izan dira globalizazioaren kontrako manifestazioan

Altermundialisten aurtengo ekitaldi sorta gaur amaitzen da Atenasen

Erredakzioa
2006ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Gobernuak alerta ezarri eta zortzi mila polizia baino gehiago atera zituen atzo hiriburuko kaleetara altermundialisten protesta ekintzetan liskarrak piztuko ote ziren beldur. Ustea egia bilakatu zen. Atenas hiriburuan manifestari eta polizien arteko liskarrak izan ziren globalizazioaren aurkako manifestazioa abiatu baino lehen. Antza denez, berrehun bat pertsonak osatzen zuten taldeak harriak eta sua eragiten duten bonbak jaurti zizkien poliziei manifestariek burua estalita zuten. Poliziek negar-gasekin erantzun zuten eta hogei pertsona inguru atxilotu zituzten. Inguruko eraikin eta autoetan kalteak eragin zituzten liskarrek. Poliziako iturrien arabera, ezker muturreko taldeetako kideek eragin zituzten protestak.

Europako Gizarte Foroko antolatzaileek deitutako manifestaziora joandako hainbat pertsona liskarrak amaitu zain egon ziren. Milaka pertsona bildu ziren ekimen honetan eta hiriburuko kale nagusietan egun osoko ibilaldia egin zuten. Costas Kalivis antolatzaileak parte-hartzea handia izan zela adierazi zuen: «Helburua bete dugu. Manifestazioa masiboa izan da, nahiz eta egon diren liskar isolatuek manifestazioa bertan behera gelditzea eragin duten ia». Protesta ekintza giro alaian egin zuten musika lagun. Manifestariek gerraren eta globalizazioaren kontrako leloak oihukatu zituzten.

Herenegun pertsona bat arin zauritu zen polizia eta ekintzaileen arteko protestetan. Legez kanpoko immigranteen eskubideen aldeko elkarretaratze batean piztu ziren liskarrak. Europako Gizarte Foroaren laugarren aldia gaur amaitzen da Atenasen. Beste Europa baten alde, beste mundu baten alde izan da aurtengo leloa. Orotara 277 mintegi baino gehiago egin dituzte eredu alternatibo bat bilatzen ari diren erakundeen arteko elkarlana sustatuz.

EUSKAL ORDEZKARITZA



Beste Europa baten alde egin du Batasunak



EB Europako Batasunarik gabeko Europa bat aldarrikatu du foroan Batasunak. Joseba Alvarez mahaikideak mintegi batean parte hartu zuen atzo hainbat herrialdetako ordezkariekin batera Grezia, Italia, Palestina, Kurdistan, Tunisia eta Turkiako ordezkariak tartean. Europa bidegurutzean, zein da gure alternatiba? izeneko mintzaldian erakundearen krisia aipatu eta indar inperialistetatik at dagoen eredu bat sostengatu zuten. Ezkerreko ehun erakundek sinatu zuten dokumentuan adierazi zuten globalizazioaren kontrako mugimendua ezin dela zentro ezkerreko gobernuen estrategia aurrera egiteko bitartekoa izan.

Bilgune Feministako kideek, bestetik, Europako Emakumeen Asanblean parte hartu zuten atzo beste 200 emakumerekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.