Europako hedabideen arreta bereganatu du Diadak
Europako hainbat hedabide handientzat ere ez da oharkabean pasatu aurtengo Diada. Erresuma Batuan, The Guardian-ek jada manifestazioa baino lehen milioi bat lagun espero zirela adierazia zuen bere webgunean. Eskoziako Scotsman-ek ere zifra berbera aipatua zuen manifestazioa baino lehen, eta Irlandako Irish Times-ek «askatasunaren aldeko oihuak» egin zirela azpimarratu zuen. Espainiako El Pais-ek edizio digitaleko titular nagusian «ehunka milaka lagun» elkartu zirela zioen, eta «urteetan egindako protesta soberanista handiena» izan zela nabarmendu. AEBetan, The New York Times-ek Espainiako krisiaren inguruko artikulu batean aipatu zuen manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu