Europako Batasuneko goi bilera

Europako Konstituzioaren negoziazioa "azken fasean" da, "oso giro onean"

EB Europako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuak Europako Konstituzioa onartzeko negoziazioen "azken fasean" daude, Dick Roche Irlandako Europako Gaietarako ministroak jakinarazi duenez. Elkarrizketak "oso giro onean" egiten ari direla nabarmendu du. Agi denez, zailtasun gehiago dituzte Europako Batzordeko hurrengo presidentea nor izango den erabakitzeko.

2004ko ekainaren 18a
20:03
Entzun
Sei hilabeteko honetan Irlandak dauka EBk lehendakaritza, eta, hain justu, estatu hartako Europako Gaietarako ministroak adierazi du Europako Konstituzioa onartzeko negoziazioak amaitzear direla, eta "oso giro onean" egiten ari direla.

Dena den, oraindik puntu batzuk guzitz zehaztu gabe daudela agertu du: besteak beste, gehiengo kualifikatua definitzea, Europako Batzordearen osaketari buruzko azken testua zehaztea, Oinarrizko Eskubideen Itunak izango dituen inplikazioak argitzea eta euroaren egonkortasuna bermatzeko hitzarmenaren aplikazioa zehaztea.

Dick Rocheren adierazpen horiekin, Konstituzioaren onarpena hurbil dagoela ematen du. Urrunago dago, ordea, Europako Batasunek goi bilera honetan ebatzi beharreko bigarren gaia: Europako Batzordeko hurrengo lehendakaria, Romano Prodiren lekukoa hartuko duena, nor izango den erabakitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.