Europan barneratuta edo aparte egotea nahi ote duten zehazteko beharra dute Erresuma Batuko herritarrek, Tony Blairren iritzian. Orain arte horren kontra agertu da Blair, bere ustetan Europako konstituzioak ez bailuke Erresuma Batuaren eta Europaren arteko harremana aldatuko. Orain, iritzia aldatu du.
Horrela, Europako Batasuneko kideek Konstituzioa onartzen dutenean, Londresko legebiltzarrean eztabaidatuko dute lehenik, eta herritarrek bozkatu, gero.
Europako konstituzioa
Europako Konstituzioari buruz erreferenduma egingo du Blairrek
Erresuma Batuko Lehen Ministro Tony Blairrek Europako konstituzioaren inguruan erreferenduma antolatuko duela jakinarazi du gaur. Herriak "azken hitza" izan dezan egingo du erreferenduma, bere iritzian badelako garaia Erresuma Batuak "Europaren bihotzean" egon nahi duen edo ez jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu