Europako Konstituzioa

Europako Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute Espainian

Espainian Europako Konstituzioari buruzko errefernduma egingo dela jakinarazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak; "ahalik eta epe laburrenean" egingo dela gaineratu du. Hauteskunde programan gai horri buruzko erreferenduma agindu zuela azpimarratu du Zapaterok.

2004ko ekainaren 23a
18:06
Entzun
Espainiako Kongresuko agerraldian egin du iragarpena Zapaterok. Galdeketa ahalik eta lasterren egitea nahi duela esan du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta legebiltzarreko talde guztiekin kontsultak hasiko dituela data egokiena zein den erabakitzeko. Halaber, gainerako indar politikoekin herritarren partaidetza handia bermatzeko formulak aztertu nahi dituela agertu du.

Erreferenduma egiteko presa justifikatzeko bi arrazoi eman ditu Zapaterok: batetik, hauteskunde programan gai horri buruzko galdeketa agindu zutela sozialistek, hain justu, herritarrengan "konfiantza" dutelako. Bestetik, Gobernuak uste duela Espainiari komeni zaiola Espainiako Konstituzioa berresten lehendabiziko estatuetakoa izatea. "Europaren osaketan giltzarria izango den fase honetako lehen protagonisten artean egon nahi dugu, eta gure adibidearekin eszeptizismo jarrerak borrokatu", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.