mundua

Europako Nekazaritza ministroek ezohiko bilera egingo dute 'E.coli'-ri buruz

Bakterioaren aldagaia nola sortu den, nondik agertu den eta nola aurre egin dakiokeen asmatu ezinik dabiltza ikerlariak. Alemanian 22 lagun zendu dira.

2011ko ekainaren 6a
11:27
Entzun

Europa Batasuneko herrialdeetako Nekazaritza ministroek ezohiko bilera egingo dute bihar Escherichia coli bakterioari buruz, Bruselan, gaitzaz hitz egiteko eta arlora zer laguntza bidera ditzaketen aztertzeko. Hilaren 17an ziren batzarra egitekoak, baina aurreratu egin dute. Hungariak deitu du bilerara —hark dauka Europako txandakako presidentzia—. 

Bakterioaren 0401 aldagaia pertsonen artean kutsa daitekeela ohartarazi zuen asteburuan OME Osasunaren Mundu Erakundeak. Gorotzen bidez eta ahotik kutsatzen da; alegia, komunera joan eta eskuak egoki ez garbitzeagatik, edo listuaren bidez. Bakterioaren aldagaia nola sortu den, nondik agertu den eta nola aurre egin dakiokeen asmatu ezinik dabiltza ikerlariak.

Alemanian azkeneko egunetan 22 lagun hil dira gaitzagatik, eta bi mila inguru daude gaixorik. Dagoeneko hamalau herrialdetara zabaldu da gaitza. 

OMEk azaldu duenez, Escherichia coli bakterioaren aldagai horrek hiru eta lau egun arteko inkubatze aldia dauka. Normalean, gaitza hartu eta hamar egunera sendatzen da gaixoa. Baina umeen eta adinekoen kasuan, gaitza larritu eta bakterioak sindrome hemolitiko-uremikoa eragin dezake. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.