Europako Parlamentuak EBri Olinpiar Jokoetako inaugurazio ekitaldiari boikota egiteko aztertzeko eskatu dio

580 boto izan dira eskaera horren alde eta 24 kontra. Parlamentuaren ustez, Txinak Tibeten kontrako "errepresio basatia" darama, eta elkarrizketa eskatu du.

2008ko apirilaren 10a
13:50
Entzun
Europako Parlamentuak gaur Europako Batasunari (EB) eskatu dio azter dezala Pekingo Olinpiar Jokoetako inaugurazio ekitaldiari "modu bateratuan" boikota egitearen aukera, betiere Txinak Tibeteko gatazkan elkarrizketaren alde ez badu egiten. Haien ustez, Txinak "errepresio basatia" eragin die tibetar manifestariei azkenaldian, eta Nazio Batuen Erakundeari hango kasua ikertzeko ere eskatu diote.

580 boto izan dira EBri egindako eskaera horren alde eta 24 kontra. Gaur egun Esloveniak dauka Europako Batasuneko presidentzia, eta honek helaraziko die EBko buruzagiei hauek inaugurazio ekitaldian ez egoteko proposamenaren azterketa.

Hans-Gert Poettering Europako Parlamentuko presidentearen ustez, gaurko bozketako emaitzako "mezua garrantzitsua" da, eta europar buruzagiei hori kontuan hartzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.