Europako Batasuna

Europako Parlamentuaren oniritzia jaso du Durao Barrosok gidatuko duen Europako Batzordeak

488 eurodiputaturen babesa izan du, hau da, popularrena, sozialistena eta liberalena. Berdeek, ezkerreko taldeek eta euroeszeptikoek aldiz, kontra bokatu dute, oro har. Horrenbestez, beste bost urte egingo ditu Durao Barroso kontserbadoreak Europako exekutiboaren buruzagitzan.

2010eko otsailaren 9a
16:54
Entzun
Jose Manuel Durao Barroso politikari portugaldar kontserbadorea izango da beste bost urtez Europako Batzordearen buru, hark eta berak proposatutako komisario taldeak gaur Europako Legebiltzarraren onespena jaso ondoren. 488 diputatuk bozkatu dute Barrosoren alde; 137k kontra, eta 72 abstenitu egin dira. Europako Talde Popularreko kideek, Talde Sozialistakoek eta liberalek bozkatu dute hautagaitza horren alde. Berdeek, Europako Ezkerrak eta euroeszeptikoek, aldiz, kontra bozkatu dute.

Nolanahi ere, uste baino gehiago atzeratu da Europako Batzorde berria izendatzeko prozedura. Iazko uztailean izan ziren Europako Parlamenturako bozak eta gaur arte ez da hautatu exekutibo berria. Izan ere, Lisboako Hitzarmena berresteko izandako gorabeherek eta Batzordean Giza Laguntzaren atalaz arduratzeko hautagai hungariarrarekin izandako arazoek atzeratu egin dute izendapena.

Europako Parlamentuan egin duen hitzaldian lehentasuna krisiari aurre egitea dela esan du Baarrosok, eta eurodiputatuen babesa eskatu du asmo horretan aurrera egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.