Migrazioa

Europan 10.000 haur migrante desagertu dira

Europolen arabera, pertsonen trafikoan aritzen diren sareen eskuetan daude haietako asko.

Haur bat, bidea egiten. STR
2016ko otsailaren 1a
11:51
Entzun

Save The Children gobernuz kanpoko erakundearen arabera, iaz 270.000 adingabe migrante iritsi ziren Europara, eta horietako 26.000 bakarrik iritsi ziren, helduen laguntzarik gabe. Europolen arabera, desagertuta daude migratu duten haur horietako 10.000. Horietako batzuek senitartekoak topatu dituzte; iturri horien arabera, baina, beste asko pertsonen trafikoan aritzen diren sareen eskuetan daude. 2015eko migratzaileen %27 lirateke haurrak, iturri horien arabera.

"Ezin dugu esan 10.000 umeren bila gabiltzanik", esan du Brian Donald Europoleko bozeramaileak; "guztiak ez dira mafien eskuetara joaten, batzuk familiarekin elkartzen dira. Baina guk ez dakigu non dauden, zeinekin dauden eta nola dauden".

Nolanahi ere, Europolek jakinarazi du migratzaileen inguruan talde kriminal berri bat sortu zela duela hemezortzi hilabete inguru. Epizentroak Alemanian eta Hungarian dauzka, iturri horien arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.