Europan 13 lagun hil ditu 'Kyrill' ekaitzak

2007ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Londres. Gutxienez 13 pertsona hil dira azken egunotan Europako iparraldea astintzen ari den Kyrill ekaitzaren ondorioz. Ingalaterran gutxienez zazpi pertsona hil dira, Alemanian lau, Herbehereetan bi eta Frantzian bat. Ingalaterran 160 kilometro orduko haize ufadak izan dira, eta haizeteek lau motorzaleren heriotza eragin dute. Londresko Heathrow aireportuan hegaldiak bertan behera utzi zituzten atzo, baita Frankfurt eta Munich (Alemania), Amsterdam (Herbehereak) eta Vienan ere (Austria). Ferry asko atera gabe geratu ziren, halaber. Gainera, Mantxako kanalean hondoratzen hasia zen ontzi batetik 26 marinel erreskatatu zituzten. Horrez gain, haizete eta elurte handiak izan dira hainbat tokitan, hala nola Eskozia, Gales eta Irlanda iparraldean. Helsinkin (Finlandia) uholdeak izan ziren. Alemanian alerta egoera ezarri dute, eta atzo ikastetxeak itxi eta zenbait errepidetan ibiltzea debekatu zuten. Irudian, zuhaitz erori bat, Amsterdamen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.