Siziliako itsasartean atzeman du Italiako armadak 600 etorkin inguru zeramatzan itsasontzia. Tokirik ezaren ondorioz, ontzian zihoazen 30 lagun bidean hil ziren, itota.
Goizaldean aurkitu dute ontzia, eta erreskatatutakoen artean bi haurdun daude.
Joan den ostiralaz geroztik, zortzi ontzi atzeman dituzte Italiako kostazainek, 2.000 etorkin inguru.
Europako Batasuneko agintariek itsasoko zaintza gogortu duten arren, askorentzat hesi horiek gainditzea da Afrikako gatazka eta goseteetatik ihes egiteko aukera bakarra.