Immigrazioa

Europara heldu nahi zuten 32 afrikar hil dira Mauritaniako itsasertzean

Ezbehar larria izan du Europara iristea helburu zuen Senegal, Mali eta Gambiako etorkin talde batek: euren ontziak itsasontzi bat jo du Mauritaniako itsasertzean, eta hondoratu egin da. Gutxienez, etorkinetako 32 hil dira; beste 25 bizirik erreskatatu dituzte. Espainiaren mendeko Kanariar Uharteetara ailegatzea zuten helburu.

2006ko apirilaren 3a
11:26
Entzun
MAP Marokoko albiste agentziak emandako datuen arabera, 57 lagun zihoazen etorkinen ontzian, eta esan bezala, 32 hilotz aurkitu dituzte. Bizirik erreskatatu dituzte 25ak, berriz,Nouakchotteko erietxera eraman dituzte.

Azken hilabeteetan ehunka afrika hil dira Mauritaniako itsasertzean antzeko ezbeharretan. Izan ere, Europara bizimodu baten bila iristea dute amets, eta horretarako, Kanariar Uharteak dira askoren jomuga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.