Eurotaldeak Greziarentzako 12.000 milioiak desblokeatzea erabaki du

Erredakzioa
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Euroguneko Finantza ministroek Greziaren erreskaterako bosgarren emaria, 12.000 milioi eurokoa, desblokeatzea hitzartu zuten atzo. Laguntza horrekin, premia handieneko ordainketak egin ahal izango ditu Giorgios Papandreuren gobernuak.

Greziako Parlamentuak murrizketa eta pribatizazio plan berriari oniritzia eman ostean, Eurotaldeak eskura jarriko dizkio Greziari 8.700 milioi euro. Erreskatearen bosgarren emaria osatuko duten 3.300 milioiek, izan ere, NDF Nazioarteko Diru Funtsaren oniritzia behar dute. Epe laburrean helaraziko dio laguntza Greziari, NDFk argitu duenez.

Greziak erreskateko dirua eskuratu ahal izateko onartu berri dituen murrizketa neurriak goratu egin dituzte Finantza ministroek, bereziki «estrategia fiskalerako eta pribatizazioetarako giltzarriak» izango diren legeak. Telekonferentzia bidek hartu zuten erabakia Euroguneko Finantza ministroek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.