Larunbatean lurrikara handiak (7,6koa Richter eskalan) astindu zuen Asia erdialdea. India, Pakistan, Afganistan, eta, bereziki, Kaxmir erasan zituen astinduak. Hain justu, Kaxmirren zati bat Indiaren menpe dago, eta bestea Pakistanen esku, eta bigarren hori izan da zigortuena —40.000 bat lagun hil direla uste da—.
Hildakoetako gehienak haurrak dira, eta horregatik, "belaunaldi" bat galdu dela ari dira azpimarratzen Kaxmirko herritarrak zein han lanean ari diren laguntza taldeak.
Lurrikara Asia erdialdean
Euskal Herriko DYAko kideak Kaxmirren dira, lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko prest
Euskal Herriko DYAko zenbait mediku eta osasun arloko langile Islamabadera heldu dira gaur goizean, handik Kaxmirrera joan eta lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko. Pakistanen menpeko Kaxmirren, Poonch eskualdean, kanpainako erietxe bat ezartzen laguntzea da haien asmoa. AECI Espainiako Nazioarteko Kooperaziorako Agentziak jarritako hegazkinean joan dira Euskal Herriko DYAkoak Pakistanera, Espainiako Estatuko zenbait lekutako larrialdi taldeekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu