Atentatua

Euskal Herritik eta Kataluniatik joandako zazpi turista hil dituzte Yemenen

Banoa bidaia agentziarekin Euskal Herritik eta Herrialde Katalanetatik Yemenera joandako turista talde baten kontra atentatua egin dute, eta zazpi turista eta bi yemendar hil dituzte. Taldean sei euskal herritar eta zazpi kataluniar zeuden, baina ez dute argitu hildako turisten nortasuna. Berria.info-k jakin duenez, hildakoen artean Mikel Essery Banoako sortzaileetarikoa dago, gidari lanetan joana Yemenerako bidaian.

2007ko uztailaren 2a
21:12
Entzun
Yemengo leku turistiko baten kontra atentatua egin dute gaur arratsaldean eta, gutxienez, zortzi pertsona hil dituzte, polizia iturriek esan dutenez. Zazpi zauritutako ere badaude. Banoa bidaia agentziarekin Euskal Herritik eta Herrialde Katalanetatik Yemenera joandako 13 turista zihoazen karabanaren kontra egin dute atentatua. Turistetatik sei euskal herritarrak dira, eta zazpi katalanak. Hildakoen artean Mikel Essery dagoela baieztatu du Berria.info-k. Beste hilen nortasunik ezin izan du jakin. Bi yemendar ere zendu dira atentatuan.



Erasoa ustez bonba-auto baten bidez egin dute, Mareb probintzian -Sana hiriburutik 190 kilometrora-, Mahram Belques tenplutik gertu.

Oraindik inork ez du hartu atentatua bere gain. Yemengo agintariek Al Kaedari leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.