Bihar BERRIA-n

Evo Morales: «Diktadura da pandemiarik okerrena»

Bihar argitaratuko du BERRIAk Evo Morales Boliviako presidente ohiari egindako elkarrizketa. Hemen aurrerapen txiki bat.

Boliviako presidente ohi Evo Morales, egungo estatuburu Jeanine Añezen argakia eskuetan duela. JUAN IGNACIO RONCORONI, EFE
Cecilia Valdez
2020ko ekainaren 22a
16:08
Entzun

Iazko azaroaren 10ean kargua utzi behar izan zuenetik, erbestean da Evo Morales, Boliviako lehen presidente indigena izandakoa. Mexikon babestu zen lehenik, eta Argentinan gero. Buenos Airesen bizi da orain, eta han hitz egin du BERRIArekin. Hona hemen bihar argitaratuko dugun elkarrizketaren zertzelada batzuk:

«Gringoek indioaren aurka jotako estatu kolpe bat izan da, AEBek zuzenean parte hartu dutelako»

«Litioa pribatizatu eta eramateko ahaleginetan ari dira»

«Hamalau urteko agintaldian hiru estatu kolperi eutsi genion»

«Hau da munduko herrialde bakarra non diktadurak tankeekin eta armekin borrokatzen dituen herritarren osasun eskariak»

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.