Gazaren aurkako erasoaldia

Ez dago su-etena luzatzeko akordiorik, oraingoz

Palestinako miliziek menia urratzen badute, operazioa berriz ere abian jarriko duela ohartarazi du Israelek. Erasoaldian atxilotutako palestinarrei buruzko daturik ez duela salatu du Presoen Gaietarako Ministerioak.

Palestinar bat bere etxean aurkitutako argazki batzuei su ematen, Gazan. OLIVER WEIKEN / EFE
2014ko abuztuaren 7a
07:29
Entzun

"Ez dago su-etena luzatzeko akordiorik", adierazi du Hamaseko bigarren Mussa Abu Marzuqek. Bihar goizean amaituko da, berez, menia, baldin eta bi aldeek luzatzeko akordiorik hitzartzen ez badute. Israelek dagoeneko iragarrri du prest legokeela horretarako, baina ohartaraziz miliziek koheterik jaurtitzen badute, operazioa berriz martxan jarriko dutela. Dena den, negoziatzen jarraitzen dute bi aldeek Kairon.

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, Ban Ki-moonek, bestetik erasoaldiak "mundua lotsarazi" duela gaitzetsi du. "Berriz ere berreraikiko dugu, baina azken aldia izan behar du honek. Gelditu egin behar dute. Negoziazio mahaian eseri behar dute". Bide batez, eskatu di Hamasi arma trafikoa gelditzeko eta Israeli ez erasotzeko; eta Israeli blokeoa amaitu eta Gaza batasuneko gobernu palestinar baten esku utz dezala.

Bitartean, hilabete luze iraun duen erasoaldian atxilotutako palestinarren berririk gabe jarraitzen dutela salatu du PANeko Presoen Gaietarako Ministerioak. "Dozenaka palestinar atxilotu eta ezkutuko presondegietara eraman dituzte. Ez dakigu nortzuk diren atxilotuak, ez eta zenbat diren ere. Beldur gara haietako batzuk dagoeneko exekutatu ote dituzten". Horiek hala, Naizoarteko Gurutze Gorriari laguntza eskatu diote haien egoeraren berri jakiteko.

Osasun langileak jopuntuan

AI Amnesty International erakundeak egotzi dio Israeli Gazan lanean aritu diren osasun langileen aurka "nahita" eraso izana. "Halako erasoak debekatu egiten ditu nazioarteko legediak. Nazioarteko Zigor Auzitegia jotzea bakarrik geratzen zaigu".

Palestinako osasun iturrien arabera, gurutze gorriko bi kide hil eta 30etik gora zauritu zituen Israelgo armadak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.