Norman Paech (Bremerhafen, 1938) Alemaniako diputatu izandakoa Die Linke alderdiko Annette Groth eta Inge Höger parlamentarioekin zihoan itsasontzian israelgo armada sartu zenean, eta BERRIAk bihar harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hona hemen Paechenen esan batzuk:
- “Ez. Ez zegoen armarik itsasontzian. Horrela hitzartu zuten aldez aurretik antolaketan zeuden erakundeek".
- “Legez kanpoko erasoa izan zen nazioarteko uretan. Nazioarteko legediaren arabera, Turkiako armada baimendua dago, baita gerra ontzi bat bidaltzeko ere, Turkiako itsasontziari laguntza ematearren”.
- “Ideia da masiboki egitea eraso ‘etsaia’ ez ausartzeko saiakera gehiago egiten".
-“Indarkeria kriminal hau, pirateria ekintza hau, soilik posible izan zen, mendebaldeko herrialdeek -AEBk eta EBk batez ere- ez zutelako protesta egin are larriagoak diren krimenen kontra, Gazan kontra 2009an Israelek egin zuen gerraren aurka”.
ELKARRIZKETA AURRERAPENA
"Ez genuen espero Israelek horrenbesteko indarkeria baliatzea; eraso kriminala izan zen"
Norman Paech Alemaniako Die Linke alderdi sozialistako diputatu ohia eta nazioarteko zuzenbidean aditua Askatasunaren Flotillan zihoan Gazara, Israelgo armadak eraso zionean. Bihar elkarrizketa, BERRIAn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu