Trenen leherketa Ipar Korean

Ezbehar "larria" gertatu dela onartu du Ipar Koreako Gobernuak

Iragan ostegunean Riongchongo geltokian trenen leherketa handia gertatu zenetik gaur arte isilik egon da Ipar Koreako Gobernua, baina, azkenean, "ezbehar larria" gertatu dela onartu du. Hildakoak ehunka eta zaurituak milaka izan daitezkeela agertu dute iturri ofizialek, baina kopuru zehatzik eman gabe. Halaber, nazioartetik jaso duten laguntza eskertu dute. Txinako iturriek 154 hildako aipatu dituzte. Ipar Koreako Gobernuak ezbeharraren handitasuna hain bizkor onartzeak kezka piztu du nazioarteko iturri diplomatikoetan.

2004ko apirilaren 24a
12:47
Entzun
Izan ere, herrialde hartako informazio politika oso itxia da, eta ohikotan ez dute ematen jazotzen diren hondamendien berri.

Txinak emandako datuei, berriz, sinesgarritasuna eman diete nazioarteko iturri diplomatikoek, funtsean, Txina baita Ipar Korearen aliatu bakarretakoa, eta herrialde horretako zerbitzu ofizialek soilik izan baitute istripua gertatu den lekura joateko baimena.

Istripua sortu zuten arrazoei buruz, hasiera batean erregaiz betetako bi trenek elkar jo zutela esan bazen ere, atzo beste hipotesi bat nagusitu zen: dinamita garraitzen zuten bi bagoik zutela eztanda egin, argindar kable batekin kontaktua egin eta gero.

KCNA Ipar Koreako albiste agentzia ofizialaren arabera, berriz, hongarri gisa erabiltzen den amonio nitratoz betetako tren bat bidez aldatzean gertatu zen hutsegite baten ondorioz gertatu zen eztanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.