Barajasko istripua

Ezbeharrean hildako 154 lagunetatik 86ren gorpuak identifikatu dituzte

Hilotzak identifikatzeko tenorean "uste baino zailtasun handiagoak" izaten ari dira, Espainiako Barne Ministerioaren hitzetan.

2008ko abuztuaren 25a
13:56
Entzun
Joan den astean Madrilgo Barajas aireportuan izandako hegazkin istripuan hildako 154 lagunetatik 86ren gorpuak identifikatu ahal izan dituztela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. Bestalde, ezbeharrean zauritutako bi lagun oso larri daude, eta beste bat koma atzeraezinean sartu da.

Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak adierazi duenez, gorpuak identifikatzeko lanetan "uste baino zailtasun handiagoak" izaten ari dira. Halere, "ahalbait bizkorren" horiek identifikatzen saiatuko direla agindu du.

Hainbat kasutan, identifikazio lanak denbora luzez atzera daitezke, esaterako, atzerritarren kasuan edota adoptatutako haur baten kasuan. Gainera, gorpuen artean hainbat seniderenak egoteak zaildu egiten du DNA bidezko identifikatze prozesua.

Ezbeharrean hildako Jorge Sangrador Martinez bilbotarraren aldeko hileta elizkizunak aurki egingo dituzte, Bilbon. Hildako beste bi euskal herritarrenak -bi nafar- datozen egunotan egingo dituzte.

Istripuaren zergatiak ikertzen jarraitzen dute, bitartean, eta AENAko kamerek grabatutako irudien arabera, ohi eta komeni dena baino beranduago ekin zion MD82 hegazkinak aireratzeko maniobrari. Dena dela, oraindik hipotesiekin bueltaka dabiltza ikertzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.