Ezker abertzalearen ustez, Eskoziaren kasuak erakusten du independentzia bideragarria dela egungo Europan eta Europako mapa ez dela ukitu ezin den zerbait. Hori horrela, Frantziari eta Espainiari Erresuma Batuaren adibidea jarraitzeko eskatu die Maribi Ugarteburu bozeramaileak, eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea onar dezatela. «Eskoziarrek modu demokratikoan erabakiko dute independentziaren inguruan, eta Erresuma Batuko Gobernuak hori errespetatu egingo du».
Gainera, The Independent egunkariak argitaratu zuen Espainiako agintariak kezkatuta daudelaEskoziaren independentziarekin, eta EB Europako Batasunean sartzea oztopatzeko asmoa zutela. Espainiak informazio hori ukatu egin du; eta ezker abertzalearen ustez, Madrilek demokraziari dion beldurra agerian uzten du.
Ezker abertzaleak dio Europako mapa alda daitekeela erakusten duela Eskoziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu