Eskualde hauteskundeak Frantzian

Ezkerra nagusi Frantziako bozetan, lehen itzulian baino abstentzio txikiagoarekin

Botoen %54 eskuratu ditu sozialisten, ekologisten eta komunisten ezkerreko aliantzak. Sarkozyren UMPk %35 baino ez dituzte eskuratu, eta buruzagi nagusiek onartu dute porrot egin dutela.

2010eko martxoaren 21a
13:20
Entzun
Garaipen handia lortu du PS, Europa Ekologia eta Ezkerreko Frontearen (komunistek gidatzen dute) aliantzak Frantziako eskualde hauteskundeetako bigarren itzulian. Batetik, 26 eskualdeetako 23tan ezkerrak lortu du garaipena; bestetik, Frantziako Estatuko boto guztiak aintzat hartuta, %54 PS, Europa Ekologia eta Ezkerreko Frontearentzat izan dira.

Nicolas Sarkozy presidentearen UMPk, berriz, botoen %35 eskuratu ditu, ezkerreko aliantzak lortutako emaitzetatik urrun. UMPko zenbait buruzagik dagoeneko onartu dute porrot egin dutela. "Ezkerreko zerrenden garaipena baieztatu dute gaurko bozek. Ez dugu asmatu konbentzitzen", esan du bart, esaterako, François Fillon Frantziako lehen ministroak. "Ezkerrak irabazi ditu hauteskundeak. Onartu egin behar da", adierazi du Xavier Bertrand UMPko buruzagiak. Krisi ekonomikoak kalte egin diela argudiatu dute.

2012an Frantziako lehendakaritzarako hurrengo hauteskundeak egin bitarteko azken bozak dira gaurkoak, eta, horrenbestez, kinka zailean jarri dute Sarkozy.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.