Hala, hainbat autobidetako ordainlekuak okupatu zituzten atzo, eta ibilgailuei ordaindu jabe igarotzen uzten zieten. Autobideak kudeatzen dituen enpresa publikoari 70.000 bat dolarretako galera eragin zioten protesta horren bidez. Gainera, protestak Mexiko osora zabaltzeko prest daudela iragarri du Lopez Obradorren PRD alderdiak.
Uztailaren 2an egin ziren presidentetzarako hauteskundeak Mexikon. Felipe Calderon eskuinaren hautagaiaren eta Lopez Obrador zentro-ezkerrekoaren arteko lehia oso estua izan zen. Hasierako iragarpenekLopez Obradorri ematen zioten garaipena, alde txikiarekin bazen ere, eta kontaketaren lehendabiziko emaitzek ere bai. Garaipena aldarrikatzera iritsi zen. Zenbaketak aurrera egin ahala, ordea, Calderonen aldeko bihurtzen joan zen emaitza, eta, azkenean, hauteskunde batzordearen arabera, hura izan zen irabazle, oso-oso alde txikiagatik. Lopez Obradorrek iruzurra salatu zuen berehala.
Mundua
Ezkerraren jarraitzaileak protestan direla hasi du Mexikoko Hauteskunde Batzordeak botoen zenbaketa partziala
Hauteskundeetarako Auzitegi Federalak hala aginduta, Mexikoko presidentetzarako bozetako botoen zati bat berriro zenbatuko dituzte, zehazki, 11.839 hauteskunde mahaitakoak (%9). Manuel Lopez Obrador zentro-ezkerreko hautagaiak uztaileko hauteskundeetako botoen zenbaketan iruzurra gertatu zela salatu zuen, eta boto guztiak berriro zenbatzeko eskatu. Esan bezala, Hauteskundeetarako Auzitegiak zenbaketa partziala baino ez du onartu. Hori dela eta, protestak hasi dituzte ezkerraren jarraitzaileek, hauteskunde mahaien %9 soilik zenbatzea iruzurra luzatzea dela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu