Oraindik ez dute Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Espainiako presidente izendatzeko akordiorik lortu, baina ez dute esperantza galdu: gaur asteartea 20:00etan jarraituko dute bilkura. IU izan da bilkuraren bultzatzaile nagusia, eta bitartekari lanak egin ditu Garzonek. Diputatuak azaldu duenez, lau alderdiek beste hauteskunde batzuk saihestu nahi dituzte. "Ez diogu [Mariano] Rajoyri gobernua errepikatzeko aukerarik eman nahi".
PSOEk eskuinera zein ezkerrera jo du aldi berean: ezkerreko lau alderdiak bildu bitartean sozialisten negoziatzaile talde bat Ciudadanosekin izan da. Albert Rivera Ciudadanoseko burua gaur goizean da prentsaurrekoa ematekoa. Haatik, IUk eta Podemosek Riveraren alderdia baztertzeko eskatu diote Sanchezi. "Guztiz kontrako proiektua du Ciudadanosek, antagonikoa, eta guretzat ez da batere erosoa", azaldu du IUko buruak.