Gutxienez 28 pertsona hil eta 52 zauritu dira Mexikon oliobide baten eztanda egin ondoren. Mexikoko petrolio enpresa publikotik (Pemex) ilegalki erregaia ateratzen ari ziren Puebla estatuko (Mexiko) oliobide batean pertsona batzuk. Pueblako agintariek jakitera eman dutenez, lapurrei eskuetatik alde egin die erregaiak, eta leherketa bat izan da. Orduan, dena erretzen hasi da gar indartsuak eraginez. Urrutitik ikus zitekeen ke beltza ere sortu du horrek.
Etxe ugari suntsituta geratu dira, eta beste hainbatek kalte handiak jasan dituzte. Zubi bat ere zeharo puskatu da leherketaren ondorioz, eta ez dago ibiltzeko moduan. Inguru guztia itxi du Mexikoko Armadak, eta 5.000 pertsona inguru tokiz mugitu dituzte beraientzako prestaturiko toki batzuetara.
mundua
Ezkutuan erregaia ateratzen ari zirela eztanda egin du oliobide batek Mexikon eta gutxienez 28 pertsona hil dira
Gutxienez 52 zauritu dira, eta 5.000 lagunek lekuz aldatu beharra izan dute. Inguru guztia itxi dute, eta hainbat etxe suntsituta utzi ditu leherketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu