EZLN Nazio Askapenerako Armada Zapatistak eraso militarrik ez egiteko erabakia txalotu zuen atzo Gobernuak. Ruben Aguilar presidentetzako bozeramailearen arabera, gerrillarien elkarrizketarako gogoa aintzat hartu dute eta pozik daude zapatistek bide politikoa jorratu nahi dutelako. Chiapasko egoerari irtenbide baketsu bat aurkitzen saiatzeko eta elkarrizketarako prest dagoela gaineratu zuen.
Marcos komandanteordeak aste honetako laugarren komunikatua atera zuen herenegun zapatistek borrokan berriz hasteko asmorik ez zutela esanez. Marcosen arabera, armak babesteko baino ez dituzte erabiltzen eta egunotan zapatistek ez dute posizio berriak hartzerik eztabaidatu. Chiapasen lasaitasuna nagusi zen atzo, EZLNk ezarritako alerta gorria indarrean jarraitzen duen arren.
CHIAPAS
EZLNk bide politikoa jarraitzea txalotu du Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu