Iragan ekainean iragarri zuen EZLN -ko buruzagitzak politikan era aktiboagoan parte hartzeko aukera aztertuko zuela. Komunitate zapatistetan alerta gorria ezarri, eta mugimenduko kideekin proposamen hori eztabaidatzea izan zen aurreneko urratsa. Uztailaren 11n amaitu zuten prozesu hori, eta mugimenduko kideen babesa jaso zuen ekimenak. Lacandonako oihaneko VI. deklarazioan bildu zituzten proposamen horren lerroak, eta funtsean, politikangintzan "aktiboago" aritzea aurreikusten da etorkizunera begira, "teorian eta praktikan beren burua ezkerrekotzat duten erakunde eta mugimendu ez elektoralekin aliantza politikak erabiliz".
Mexikon presidentetzarako hauteskundeak egiteko hamaika hilabete falta direla etorri da zapatisten erabakia.
EZLNk atzoko datarekin eta Marcos komandanteordeak sinatuta zabaldu duen agirian esaten denez, Lacandonako Oihaneko VI. Agiriak ezkerreko 30 alderdiren, 32 erakunde indigenaren, 47 gizarte mugimenduren, 210 GKE, artista eta kultur elkarteren zein 636 norbanakoren babesa jaso du. Orain, haietako zenbaitekin batzarrak egingo dituzte lau astez Lacandonako komunitateetan. Ocosingoko udalerrian daude komunitate horiek, Tuxtla Gutierrez hiriburutik 250 kilometrora.
Chiapas
EZLNk larunbatean hasiko ditu bide politikoari ekiteko batzarrak
Larunbatean, hilaren 6ean, hasiko du EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak bide politikoari modu indartsuagoan nola heldu aztertzeko prozesua. Zehazki, hurbilekotzat dituen ezkerreko alderdi, mugimendu indigena, GKE Gobernuz Kanpoko Erakunde eta hainbat norbanakorekin batzarrak egingo ditu, lau astez, Lacandonako oihaneko sei komunitatetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu