Eztabaida saio erabakigarriak

2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
AEBetako presidentetzarako hautagaiak gero eta hobeto prestatzen dira eztabaidan hanka ez sartzeko, baina badira emaitzetan bete-betean eragin duten kasu batzuk.

1960. Debatea irratitik jarraitu zutenek, garailetzat Richard Nixon jo zuten, bere esperientziagatik faborito zena. Telebistaz ikusi zutenek, ordea, izerditan ikusi zuten Nixon, lepoa zabalegi zuen alkandora batekin. John Fitzgerald Kennedy, beste hautagaia, berriz, dotore ikusi zuten, azal kolore osasuntsuarekin.

1976. Watergateko auziaren ondoren Nixonen lekukoa hartu zuen Gerald Fordez trufatu ziren eztabaida ikusi zuten herritarrak. Izan ere, Fordek lapsus batean adierazi zuen Polonia ez zegoela Sobietar Batasunaren menpe.

1984. Bere adinaz galdetuta, 73 urte zituen Ronald Reaganek esan zuen «bere gaztetasuna eta esperientzia eza» ez zituela erabiliko aurkaria gainditzeko argumentu gisa.

1992. Eztabaida bete-betean George Bush aitaerlojuari begira harrapatu zuten kamerek. Keinu horrek lehendik ere bazuen harro irudia indartu zuen.

2000.Al Gorek hasperenak eta espantu keinuak egin zituen beste hautagai George Bush semea hitz egiten ari zen bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.