Korsika

Eztabaida sortu du bideo batek, Polizia hamar gazte atxiloturi argazkiak ateratzen ageri baita

Gazteak Parisera eramango zituen hegazkina hartzera zihoazenean, polizietako batek argazkia atera zion taldeari,  «garaikur» bat balira gisan.

Atxilotutako gazteen aldeko elkarretaratze bat, Bastian. AIUTU PAISANU
2019ko abenduaren 13a
15:48
Entzun

Hainbat erasotan parte hartzea leporatuta, Frantziako Poliziak 11 gazte atxilotu zituen Korsikan. Horietatik hamar Parisera eraman zituzten ostegunean. Bastiako aireportuan hegazkinera igotzeko zain zeudenean, ordea, haiekin zegoen polizietako batek airekoaren aurrean jarrarazi zuen taldea, eta argazkiak atera zizkion. Gertatutakoaren bideoa sareetan zabaldu du Aiutu Paisanu erakundeak, salatuz «garaikur» bat balira bezala tratatu zituztela gazteak.

 

 

Erakundea ez da gertatu dena gaitzetsi duen bakarra. Korsikako Asanblea Nazionaleko diputatu Michel Castellanik ere salatu du «tratu umiliagarria» eman dietela gazteei. Hark eta beste bi diputatuk, Jean Felix Acquavivak eta Paul Andre Colombanik, Fiskaltzara jo dute Poliziaren jarrera salatzeko. «Gizakiarekiko errespetua eta errugabetasun printzipioa urratzen ditu segurtasun indarren jarrerak», salatu dute hiru diputatuek Fiskaltzari helarazitako oharrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.