Nuklearrak

Eztanda bat izan da Japoniako zentral nuklear batean, baina ez duela ihes erradiaktiborik eragin diote agintariek

Japoniako Fukui probintziako Fungengo zentralean eztanda bat izan da gaur goizaldean, baina hango agintariek ziurtatu dutenez, ez du inolako ondorio kaltegarririk utzirik. Zentraleko arduradunek eta Japoniako Gobernuko iturri ofizialek azaldu dutenez, errausteko plantan gertatu da eztanda, baina ez du suterik eragin eta ez da ihes erradiaktiborik izan. Fugengo zentraleko erreaktorea iragan martxoan itzali zuten, 1979tik martxan egon ondoren.

2003ko uztailaren 4a
12:12
Entzun
Japonian eguerdia zela gertatu da istripua (goizeko bostak inguru Euskal Herrian).Iturri ofizialek azaldu dutenez, errausteko plantan eztanda bat gertatu da, eta leherketak, eurrausteko plantatik hondakinak ateratzeko erabiltzen duten atakako lehiatila hautsi du. Horregatik, ke txuria hasi da kanpora ateratzen. Zentralen arduradunen arabera, kea atera da, baina ez da suterik izan; errausteko plantatik ihes egin duen kea zen. Halaber, ez dela ihes erradiaktiborik gertatu ziurtatu dute zentraleko zein Japoniako agintariek.

Suhiltzaileak berehala joan dira zentralera, eta ordubete baino lehen, egoera kontrolatuta zegoela nabarmendu dute.

Fugengo zentrala Tokiotik 300 bat kilometrora dago. 1979an hasi zen martxan, eta iragan martxoan itzali zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.