mundua

Eztanda batek 19 lagun hil ditu AEBen Afganistango base nagusian, Cheney han dela

AEBetako presidenteordea onik dagoela ziurtatu dute iturri ofizialek. Hildakoez gain, hamaika bat lagun zaurituta daude.

2007ko otsailaren 27a
11:52
Entzun
Afganistango iturri ofizialen arabera, ekintzaile suizida batek lehergailu bat eztandarazi du gaur goizean Bagramen, AEBek herrialde hartan dute base militar nagusiaren atarian. Ondorioz, gutxienez 19 lagun hil dira eta hamaika bat dira zaurituak. Ekintzaile suizidak auto bat zartarazi duen edo lehergailua gorputzera itsatsita zeraman argitu nahian dabiltza.

Atentatua gertatu den unean Dick Cheney AEBetako presidenteordea Bagramgo basean zen. Hala ere, onik dagoela ziurtatu dute Afganistango zein AEBEtako iturri ofizialek. Ezusteko bisita egiten ari da Cheney Afganistanera, hain zuzen ere, erreboltariak asko indartu direlako azkenaldian, eta inbasioa gertatu zenetik erasoaldi gogorrena egiten ari direlako. Hori guztia gerarazteko neurriak bultzatzea litzateke Cheneyren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.