Frantzia

Ezustean Royalen mozioa nagusitu da PSn, batzarraren atarian

Botoen %29 jaso ditu Royalen proposamenak, eta bozketaren aurretik faborito zen Bertrand Delanoe Parisko alkatearenak %25. Azaroaren 15 eta 16an egingo dute batzarra Reimsen, eta PSko idazkari nagusi berria aukeratuko dute.

2008ko azaroaren 7a
11:25
Entzun
Bertrand Delanoe Parisko alkatearen mozioa zen batean militanteen arteko bozketan nagusitzeko faboritoa, besteak beste, PSko egungo zuzendaritzaren babesa zuelako, baina, azkenean, aurreikuspenek huts egin dute eta Segolene Royalek aurkeztutakoa izan da irabazle.

Militanteen botoen %29 bildu ditu Royalen mozioak; %25 eskuratu ditu Delanoerenak, eta beste hainbeste Martine Aubry Lilleko alkatearenak. Royal Frantziako presidentziarako hautagai sozialista izan zen 2007ko hauteskundeetan. Delanoe, esan bezala, Parisko alkatea da, eta egungo zuzendaritzaren babesa du, besteak beste, François Hollande egungo PSko idazkari nagusiarena. Aubry Lilleko alkatearen alde egiten ari dira, berriz, PSren barruan indar handia izan duten zenbait buruzagi, esate baterako, Laurent Fabius lehen ministro ohia eta Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria.

Asteburu honetan zortzi, azaroaren 15 eta 16an, Reimsen egingo du PSk batzarra, eta, besteak beste, zuzendaritza berria aukeratuko dute. Orain arte Delanoe zen idazkari nagusi hautatua izateko faboritoa, baina Royalen bart gaueko garaipena ikusita zalantzak sortu dira. Dena den, Royalek ez du argitu oraindik idazkari nagusitarako hautagai izango den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.