"Facebookek elkarlanean jarraitzen du AKPrekin —Justizia eta Garapenaren Alderdia Turkiako Gobernuan dago—; hura sare sozialen balioaz jabetu zen Geziko erresistentzia egunetan", adierazi du BDP Bake eta Demokraziarako Alderdi kurduak ohar batean.
BDPk ohartarazi du "Kurdistan hitza legezkoa eta zilegi" dela, eta sare sozialaren erabakiari "irrazionala" deritzo. Salatu du AKPren eta Facebooken arteko "lankidetzaren" ondorioz gora egiten ari dela BDPren aurkako zentsura.
Alderdi kurduaren ustez, sare sozialak Turkian bulego bat zabaltzeko asmoa du, eta horren ondorio da BDPrekiko jarrera.