SAUDI ARABIAKO MONARKIA. ABU KHALIL KALIFORNIAKO ESTATUKO UNIBERTSITATEKO POLITIKA IRAKASLEA

«Fahd erregearen ondare politikoaren borroka hasi da»

2005eko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Arabia Saudiren guda: Erregetza, Fundamentalismoa eta botere globala liburuaren egilea da Abu Khalil. Kaliforniako Estatuko Unibertsitateko Politika katedraduna da eta irakasle gonbidatua Berkeleyko Unibertsitatean. Ekialde Hurbiletik iritsi berri da AEBetara.

Saudi Arabia eta AEBen arteko erlazioaren arkitektotzat jo dute Fahd erregea. Zein eragin izango du bere heriotzak bi herrialdeen arteko lankidetzan?

Fahd erregearen heriotzak, mementoz, noski, eragin handia izango du Saudi Arabian. Ondare politiko eta ekonomikoaren borroka hasi baino ez da egin. Abdula haren ondorengo izendatu dute, baina hori ez da azkena izango. Fahden heriotzak errege familiako zatikatzeak areagotuko ditu. Abdula printzea erregearen gaixotasunaren ahultze prozesuarekin batera gauzak bere kabuz egiten hasi zenean baino ahulago dago orain.

Zergatik ahulago?


Barne istiluek eta errege etxean nozitutako atzerri politikako krisiak haren beherakada ekarri dute. Aurkari tradizionalekin akordioak egin beharko ditu: Sultan printzea, Atzerriministroa eta orain ordezkaritzan bigarrena, Salman printzea, agian ezagunena dena, eta Najif printzea, Barne ministroa eta erreinu guztian gehien gorrotatzen den gizona dira horiek. Boterean postu on bat lortzeko bigarren belaunaldiko printzeen arteko lehia hasi da. Abdula printzeak erreinuan sostengua duela diote. Seguruena hala izango da baina bere jarrerak egonezinik utzi ditu saudiarabiarrak. Ez da erreinuak dituen erronka nagusiei eraginkortasunez aurre egiteko gai izan.

Washingtonekin lanean segituko duelaesan du jada Abdulak...

Fahd erregea bi herrialdeen artean osatzen zuten balizko elkarte estrategikoaren arkitektoa izan zen. AEBetako administrazioari atsegin izatea zen erregearen nahia eta ahalegina; Ronald Reagan miresten zuen. AEBetako Atzerri politikaren zerbitzu sekretuetan oinarritutako politika abiatu zuen, ez soilik AEBen sostengua lortzeko, baita petrolio ekoizpenaren eta salneurriaren aurrean herrialdearen erabilgarritasuna frogatzeko ere. Saudi Arabiak muturreko talde fundamentalistetan dirua gastatu zuen (AEBen sostengu osoarekin, noski) Afganistango gerran Bin Laden eta Al Zarkaui bezalakoak egin zituena, edota Nikaraguako Contraren fondoak ematea.Fahd erregeak, ergelki, Saudi Arabia AEBen lagun estrategiko bihurtu zitekeela uste zuen, Israelek egin zuen moduan.

60ko hamarkadan, Nasser Egipton boterean zegoela, AEBek sozialismo arabiarra zapaltzeko bultzatu zuten Fahd. Nagusitasun saudiarra mundu arabiarrean bukatzeak ekimen politiko berrientzako lekurik utz lezake?

Edozein ekimen politiko berrik arazo handi bati aurre egin beharko dio: Saudi Arabiako hedabideen monopolioari. Fahd Erregeak komunikabideentzat eginikolegeetan publizitate etxeak eta iritzi taldeak sistematikoki kontrolatuak zeuden. Mendebaldean, arabiar eta musulman elkarteak ere Saudi Arabiako Gobernuak sortu zituen, leialtasun eta morroikeria politikoakziurtatzeko. Saudi Arabia ideia aurrerakoien aurkako borrokaren iturria izan da, eta urteetan zehar rol hori izaten jarraituko du, lehiakide eza eta eta petrolio aberastasuna direla eta.

Hala ere, Hamas bezalako mugimendu palestinarren ordezkariek ere dolumin adierazpenak egin dituzte. Nola azaltzen duzu hori?

Ez genuke egoera eskema tradizionalekin analizatu behar:eskuineko alderdia eta ezkerreko alderdia.Jende askorentzat Fahd erregea gauza ugari zen: jainkozaleei dei egiteko karitate islamikoetan gastatu zuen gizona, edo urteak Europako kasino eta hoteletan pasa zituena. Eskenatoki politikoan, aldi berean Ronald Reagan eta Osama Bin Ladeni dei egin zien. Saudi Arabiako Gobernua PAN Palestinako Aginte Nazionaleko eta gainontzeko talde politiko palestinarrekin oso izuturik zegoen. Saudi Arabiako iritzi publikoan halako eragina zuten talde horien kritikak saihesteko, Gobernuak, Fahden agindupean, erakunde horiei lagundu zien, eta Golkoko zenbait herrialde aberatsek Palestinako erakunde marxistei ere dirua eman zieten.

Baina aldi berean Saudiko erregimena AEBetako aliatu nagusia zen. Ez al zuen horrek palestinarren artean eztabaidarik sortu?

Bai, sortu zituen. Baina hil artePalestinako presidente Jasser Arafatek Palestinatik Saudi Arabiari egiten zitzaion edozein kritika zapaldu zuen. 1970ean Saudi Arabiako disidente Nasir As-Saiden bahiketa antolatu zuen, eta Riadeko inteligentzia zerbitzuen egoitzara eraman zuen. Haien eskuetan hil zen, antza. As-Saiden aurkako epaia Saudi Arabiako erreinuan liburu kritiko bat kaleratzeagatik izan zen. Gauza bera egin dut nik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.