AEBetako Armadako bozeramaile batek eman du 500 hildako horien kopurua, baina bere izena ez du eman nahi izan.
Hiriko egoera zein den ez dago argi. Albiste agentzia batzuk AEBetako soldaduek Faluja ia kontrolpean dutela eta borrokak baretu egin direla zabaldu dute. Beste batzuk, ordea, Erresuma Batuko BBCk kasu, erresistentziak oraindik eutsi egiten diola diote. Zehazki, iturri horren arabera, erreboltariek berriro biltzea lortu dute hiriko hainbat gune AEBetako Armadaren mende egon arren.
Iraken okupazioa
Falujako erasoaldian "500 bat erreboltari" hil dituztela diote AEBek
Falujaren aurkako "erabateko erasoa" hasi zenetik "500 bat erreboltari" hil dituztela agertu du gaur AEBetako Armadak. Hiri horretan uste baino "erresistenzia txikiagoa" aurkitu dutela erantsi du. Dena dela, BBCk Falujan duen berriemailearen arabera, oraindik erreboltariek gogor eusten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu