"Emakume eta haurren gorpu kiskaliak ikusi nituen. Laino bat balitz bezala zabaltzen da fosforo zuria eta 150 metroko radioan dagoen inor ez da salbatzen", adierazi zuen Englehar AEBetako Armadako soldadu ohiak.
Faluja hartzeko erasoan fosforo zuria erabili zutela onartu du gaur Venable teniente koronolak, baina erreboltarien kontra bakarrik.
NBEk galazarita dauka fosforo zuriaren erabilera, oso arma kimiko suntsigarria dela iritzita. AEBetako Armadak, ordea, zilegitzat dauka haren erabilera, baina gauez eta ikusgarritasun arazoak daudenean helburuak markatzeko soilik. Orain ordea, erasorako arma gisa erabili dutela onartu dute.
Iraken okupazioa
Falujako erasoan NBEk galarazitako arma kimiko bat erabili zutela onartu du AEBetako Armadak
Fosforo zuria, azalera itsatsi eta gorputza hezurretaraino suntsitzen duen arma kimikoa, erabili zuen AEBetako Armadak Faluja hartzeko erasoan, Pentagonoak baieztatu duenez. Joan den astean Italiako RAI telebista kateak zabaldu zuen informazio hori, eta gaur AEBetako Armadako teniente koronel Barry Venablek baieztatu du. Hala ere, arma hori zibilen aurka erabili zela ukatu du Venablek; RAIko erreportaian, ordea, fosforo zuriaren eraginez zibil asko hil zirela ziurtatu zuen Jeff Englehart =i marine =i ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu