FAOk elikagaien prezioak jaitsi direla iragarri du
ERROMA. Zortzi hilabetean lehen aldiz elikagaien prezioak jaitsi egin direla iragarri du FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak. Dena den, joera aldaketa bat baieztatzeko goizegi dela azaldu du erakundeak. Hori baieztatzeko, herrialde arabiarretako protestek petrolioaren prezioan duten eragina erabakigarria izango dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu