Hosni Mubarak

Faraoiaren madarikazioa

2011ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Urte luzez (30, zehazki) Egiptoko agintari gorena izanik, orijinaltasun eskaseko izengoitia paratu zioten Hosni Mubaraki (Kafr el Meselha, 1928): Faraoia. Baina antzinateko jainko-erregeek bezala, haren oinetara jarri zuen herrialdea. Anuar el Sadat hil ondotik (1981), karisma eskaseko presidenteordeak, Mubarakek, hartu zuen boterea. Hala ere, indar armatu gogorrekin, basailu sare zabalarekin eta Mendebaldearen interesei baliagarri izanik, hiru hamarkada luzez eutsi zion aginteari.

El Sadatek 1979an Israelekin bakea sinatu ondotik, harremana indartu zuen Mubarakek. Bertzeak bertze, Sinaiko muga Tel Aviven energia beharrizanentzat pasaleku bilakatu zuen. barrenera begira, urte luzeetan eratutako sare hertsia hausten hasi zen, langabeziaren, errepresioaren, eta klientelismoaren ondorioz. Haren seme Gamal ondorengotzara bideratzeko nahiak sortu zuen azken txinparta. Faraoiari, beraz, oparoaldiaren ondotik etorri zaio madarikazioa. Herriak hilabete eskasean bota zuen, eta, orain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.