FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak atzo iragarri zuen "helburu finantzarioak dituzten pertsonak bahitzeari" utziko diola, eta horrekin batera, bahitutako azken hamar militarrak aske uztea erabaki duela, eta gaur Herri Librea gobernuz kanpoko erakundeak esan du FARCek bere esku 405 zibil dituela, bahiturik.
Erakunde horrek dio 2002-2011 artean FARCek egindako bahiketetatik atera duela datua, eta gerrillari galdetu dio, "zibil gehiago ez dituela bahituko iragarri ostean", zer gertatu den pertsona horiekin guztiekin.
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen arabera, "FARCek pertsonak bahitzea utzi izanaren iragarpena pauso garrantzitsu eta beharrezkoa da, baina ez da nahikoa".
Bahiketa gerrillaren iturri ekonomikoetako bat izan da; 1964 urtean hasi zuen jarduera.