FARCek bahituak non utziko dituen jakiteko zain daude agintariak

Erredakzioa
2007ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak askatzea agindu zuen hiru bahitzaileak non utziko dituzten zain daude agintariak operazioa abiatzeko. Villavicencioko aireportuan daude helikopteroak agindua jaso eta oihanean sartzeko. Cesar Mauricio Velasquez Kolonbiako Presidentetzako bozeramaileak jakinarazi duenez oraindik ez dago finkatuta non eta zein ordutan askatuko dituzten bahituak. Zazpi herrialdetako ordezkariak ari dira operazioa ikuskatzen: Argentina, Brasil, Bolivia, Kuba, Ekuador, Frantzia eta Suitza.

Clara Rojas Kolonbiako presidenteorde izateko hautagai ohia -Ingrid Betancourten laguna zen, haren hiru urteko semea, Emmanuel, eta Consuelo Gonzalez de Perdomo legebiltzarkide ohia dira askatzekoak FARCek. Taldeak orotara 45 bahitu ditu une honetan eta gobernuak preso dituen 500 matxinoak askatzea eskatzen dute trukean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.