kolonbiako bake prozesua

FARCek dio Alzate jenerala igandean askatuko dutela

Juan Manuel Santos presidenteak atzo esan zuen larunbatean utziko dutela libre.

Bake negoziazioei eusteko deia Bogotako kaleetan. MAURICIO DUEÑAS CASTAÑEDA / EFE
2014ko azaroaren 27a
14:00
Entzun

FARC gerrillak azaroaren 16an bahitu zuen Ruben Dario Alzate Kolonbiako armadako jenerala, beste bi lagunekin batera. Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak atzo iragarri zuen FARCek larunbatean utziko dituela aske; gaur, ordea, gerrillaren bake negoziazioetarako ordezkaritzak esan du igandean izango dela: "Ziurtatu dezakegu Alzate jeneralak, Rodriguez buruak eta Urrego doktoreak igandean besarkatu ahal izango dituztela haien gertukoak, meteorologiak hala baimentzen badu", adierazi dute ohar baten bitartez.

FARCek bahitutako graduazio goreneko militarra da Alzate, eta Kolonbiako Gobernuak behin-behinean bertan behera utzi zituen bake negoziazioak. Chocoko oihan sailean zebilen, bi laguntzailerekin, zibilez jantzita eta eskoltarik gabe.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.