Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarretako buruak esan du "gorrotorik eta harrokeriarik gabe" egingo dituztela bake elkarrizketak Kolonbiako Gobernuarekin. Internetez zabaldu du mezua, elkarrizketei buruzko bideo bat aurkeztean.
Urriaren 5ean eseriko dira Kolonbiako Gobernua eta FARC, Oslon, bake prozesuari ekiteko. Abuztuaren bukaeran sinatu zuten elkarrizketa hasteko ituna.
Haien arteko borrokak ia 50 urte ditu. 1998 eta 2002 bitartean ere hasi zuten bake prozesua, baina adostutakoa ez betetzea leporatu zioten elkarri, eta hautsi egin zen.
Latinoamerikako talde armatu zaharrena da FARC.